Beñardo Kortabarriari, Antzuolako alkatiari

Bai, Beñardo Kortabarriari, Antzuolako alkatiari, eta ez nere atari bereko bigarren pisuan bizi dan bizilagunari idazten jat eskutitz hau, aurrekuan egin neban berdin; izan be, gure etxera iritsi zan idatzixa Antzuolako alkatiak sinatze zeban eta ez bigarren pisuko bizilagunak.

Antzuolako zikinkerixari eta errespetu faltiari buruzko nere idatzixa esparru publikora bideratu nahi izan dot, bigarren eta hirugarren pisuko bizilagunen arteko eztabaidaz haratago joateko eta alkatiak bere idatzixan eskatzen zeban eztabaida eta hausnarketa herri mailara bideratzeko.

Eztabaida eta hausnarketia herriko zikinkerixa eta errespetu falta guztiei buruz, baitta pintadei buruz be.

Alkatiak pintadek zikindu egitten dabela onartzen dau, baiña pintada gehixenen asmua zikintzia ez dala aipatzen dau, baizik salatzia, ezkutuan dagon zerbait azaleratzia, aldarrikatzia... eta arrazoi honegaittik beste zikinkerixekin aldaratzeko modukuak ez diala aitortzen dau.

Adierazpen hau alkatiak egittia oso arriskutsua iruditzen jat gure herrixa garbi euki nahi badogu; izan be, edonork edozein gairi buruzko salaketa, zerbait azaleratzeko daukainian, aldarrikatzeko... herrixa pintadez zikintzeko beta izan leikiela interpretau leike. Zentzu honetan, gai honi buruz alkatiak herrira begira egitten dittuen adierazpenak argixaguak eta nahasmenerako aukerarik eskaintzen ez dabenak izatia eskertuko nuke.

Bestalde, oso zaila egitten jat bereiztia herriko ondarian gaiñian egitten dien erasuak noiz dian zikinkerixa eta errespetu falta bat eta noiz salaketa eta aldarrikapen bat. 

Ez naiz ni izango herrittarren salaketa eta aldarrikapen nahixak mugatuko dittuena, baiña pentsatzen dot danon eskubidia dan adierazpen askatasuna gauzatzeko makiña bat bide dittugula herrixa zikindu barik.

Gure alkatiaren hitzak berreskuratuz, danok eztabaidatu eta hausnartu daigun Antzuolako zikinkerixari eta errespetu faltiari buruz eta helburua zein dan ez daigun ahaztu; herri txukun, garbi eta erakargarria edukitzia.

----------

Xabier Legorburu Igarza

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak