Bidean proiektuaren helburua da bazterkerian dauden debagoiendarrei gizarteratze eta laneratze prozesuan jarraipen pertsonala egitea. Horretarako, formakuntza prozesua du oinarri.
Boluntarioak sustrai gogor eta garrantzitsuak dira Caritasentzat. Boluntarioei esker, aurrera egiten du egunero formakuntzako arlo ezberdinetan: erdarazko ikastaroak, pertsonen harrera eta jarraipen pertsonalizatua, sukaldaritza ikastaroak, informatika ikastaroak, administrazio lanak...
Ikasturte berria hasita eta Bidean proiektuaren formakuntza alorra indartu nahian, debagoiendarrei deialdia egin nahi dio Caritasek, boluntarioak behar dituelako. Interesatuok irailaren 15a baino lehen 688 68 31 93 telefonora deitu edota a.juldain@sarea.com helbidera idatzi dezakete.
----------
Xabier Jorrin
Caritas Debagoiena
Debagoiena