82 urte

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2019ko mai. 10a, 09:37

Azoka egun bat, astelehena noski.

Postuak atontzen hasita zegoen jendea: zerbak hemen, tipulinak harago… ganadua ere hasia zen marruka, eta tabernetan kafe usaina zegoen, bazen arrautza parea gosaldu zuenik ere. Umeak eskolara zihoazen, bidea egin heinean jolasteko aukera probesten zutelarik. Eskolako ataurrean hamar bat neska-mutiko kanikekin jolasten ari ziren. Urak, denboraren joanaz, lurrean eginiko zuloak nork kanikekin lehenago beteko mugitzen zituzten hatzak, zetorkienaren metafora bat eraikitzen ari zirela jakin gabe. Zer den haurren inozentzia...

Picassok irudikatu zuen ondoren etorri zena, Markak dokumental musikatuak jarri zion doinua, hamaika testigantzek hitza, horrenbeste begiradek hitz horiei zilegitasuna…

Gernika. Horrelako zerbait izan zitekeen, edo ez.

Ekarpenok erraietaraino sartuagatik ere, bizi izan zutena haratago joan zenaren sentsazioa ezin gainetik kendu nabil. Eta pasa diren arren 82 urte jada, bere ostetik etorri dira: Gaza, Bagdad Alepo… Ez dugu ikasten edo ez dugu ikasi nahi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak