Euria eta euria, eta euria ez denean elurra. Kokoteraino gaude Euskal Herriko klimaz, eta "ezin dugu gehiago", eta "ni Andaluziara joango naiz bizitzera!", eta "eskerrak Aste Santuan Saloura joan ginen", eta "sanjuanetan Huelvara joan beharko gara gutxienez, edo Tenerifera bestela, hau kriminala baita", eta…
(Pentsa, esaldi hauek idazten neu ere konturatu naiz negu luze honetan bi aterki galdu ditudala dagoeneko.)
Bai, Euskal Herrian euria ari du. Eta Altsasuko gazteek tantakak adina egun daramatzate kartzelan.