Zorrak kitatzera

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2017ko aza. 12a, 00:00

Badira hiru-lau urte Bittor Kortabarria bertso eskolakoengana etorri zela.

Santa Ageda bezperan, Bixente Goikoetxea abesbatzak eskean irteteko ohitura zuen eta gonbidapena luzatu zigun. Hortik aurrerakoa, gutxi gehiago badakizue: urtero, bertso eskolak, Papargorri eta Bixente Goikoetxea abesbatzek eta trikiti eskolak bat egiten dugu eta eskean ateratzen gara gure eztarriei beroaldi galanta emanaz.

Etxera bueltan, eztarriaz gaindi, otzarak ere bero-bero bueltatu ohi direla eta zorrak kitatzeko hautua egin genuen taldeok, eskaintzen genituen kantu eta bertsoak gutxi zirelakoan edo. Hartara, auzo alkateekin harremanetan jarri eta gure jarduna eskaini genien.

Hasiera batean, eskerrak eman eta bere horretan geratu zen proposamena. Duela aste pare bat, ostera, Zalgotik deitu eta esandakoak iraungitze datarik ba al zuen galdetu ziguten. Guk ezetz. Bihar kantura goaz Manex Agirre eta neroni, zorrak kitatzeko asmotan, eta nola ez, otsailerako asko falta den arren, eskean ateratzen garenon izenean eskerrak ematera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak