Betikoak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2017ko eka. 10a, 00:00

Igandea, arratsaldeko zazpietarako lau edo bost minutu falta dira, euria ari du Bergarako txosna-gunean. Melankolia burgesaren gorespena. Bai, Anari igo da oholtzara.

Elgetako zerbezari trago jo eta lehenengo akordeak entzun ditugu. Bide batez, ona zerbeza.

Gerturatu da lagun bat eta hasi gara hizketan: “Ona da gero e”. “Bai, igande arratsalde baterako plan bikaina.” “Pena betikoak gaudela… atzo ere Gasteizen hala izango zineten, ezta?…”. Laguna aurreneko ilarara joan da. Betikoak… ez du mespretxuzko tonuan esan, triste sumatu dut, ordea.

Guk argi daukagu pankartaren atzean 8.000 pertsona bildu ginen, hori “betikoak” baino gehiago izango da, edo? Ez, ez nion esan, lastima. Gazte batzuen ekimenak bildu zituen zazpi zutabe, eta zutabe bakoitzak aldarri bat, eta “betikoak” denean ez ziren izango, edo? Eta betikoak bagara, zer? Agian, betikoak gara igande arratsalde euritsu baten sofan Antena3ko filma ikusi nahi ez dugunok, edo gure munduaz beste… bat egin nahi dugunok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak