Ereduak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2016ko ira. 9a, 00:00

Umeei kirolari gogokoenaren inguruan galdetuz gero, askoren ahotan entzungo genituzke Messi zein Cristianoren izen-abizen, zapatila modelo, kotxe kopuru eta abarrak.

Tamalez, bi horiek edo antzeko beste batzuk dira ume askoren eredu, hauek eredugarri ez izanagatik ere. 

Lau urtean behingo zita bat bada, hein txiki batean, kirol egunkarietako azaletatik, eta gizartearen ahotsetik alde batera uzten dituena: Joko Olinpikoak. 

Horren ohiko ez diren kirolak indartzeko ere balio beharko lukeen “ikuskizunak”, Rioko edizio honetan tamalez, gure gizartearen itsukeria agerian utzi du. Eta agerian utzi izana bera da alderdi positiboena, hobetzeko aukera dagoela erakusten digulako horrek.

Bai, generoaz ari naiz. Urrunera joan gabe, asteon ere, izan da halakorik gurean, eta bestela alderatu hurrengo bi izenburu hauek: “San Juan eta Hibaikak maila bikaina erakutsi dute lehen jardunaldian” da lehena. “Urdaibai izan da nagusi Kontxako lehen jardunaldian, bi segundo eskasen aldearekin”, aldiz, bigarrena.

Bi aukera atzematen ditut: arraunean dabiltzanak gisa, zentzu metaforikoan, betiere, nora doazen ikusi gabe patroiaren esanetara aurrera egitea, ala Maialen Chorraut eredu harturik, geu izatea gure palada bakoitzaren erantzule, ur nahasitan bada ere. Ama eta kirolari profesionala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak