iz. 1. Landare-zuntzezko orea hedatuz eta lehortuz egiten den materiala, orri oso meheen itxura ematen zaiona eta idazteko, inprimatzeko, biltzeko, etab. erabiltzen dena.
Eta beste batzuen artean: -(EN) PAPERA(K) EGIN. Itxura(k) egin. Ergel-papera egiteaz aspertuta dago. Zintzoaren paperak eginez dabil. Edo adibidez, Imanol Ariesek Cuentame como paso telesailean egiten duena. Edo batek daki zein aktorek Almodovarren gidaritzapean egiten duena. Edo bi hauek Panaman dituztenak…
Itxuran, egiten dituzten mugimendu horiek guztiz legalak diren arren, etikoki zuzenak ez direla gizartearen gehiengoak onartuko duela uste dut. Edo hala beharko luke behintzat.
Soria ministroaren barne kontzientziak (halakorik baldin badu) ordea, kongresuan ez duela zertan azalpenik eman esaten dio. Kovacevic-ek nik dakidala ez du ezer esan eta Bertin Osbornek aukeran, hobe luke isilik egon balitza.
Baina paperen kontuarekin jarraituz, ez al da paper (edo gezur) bat hauena?Batzuk damu direla esan, beste batzuk patriotatzat aurkeztu dirua nonbait izan arren, ez ikusiarena egin, aholkulariari errua bota…
Pelikulak amaiera garratza behar luke protagonistentzat, baina izango al du amaierarik?