Eta honezkero jakingo duzuen bezala, aurten pastel goxoena gu gara, arabarrok, Arabako Foru Aldundia omen dute begiz jota politikariek.
Kanpainan, beraz, gu limurtzeko sekulako ahalegina egiteko prest agertu dira. Kanpainako lehenengo asteburuko hitzaldietarako, esaterako, Gasteiz (EAJ), Agurain (EH Bildu) eta Guardia (PP) hautatu dituzte.
Horrelako konkista baten, baina, nahitaez bete behar diren ekintzez harago, badira beste hainbat gauza egin behar ez direnak, kanpainaren helburuari kalte egin diezaioketenak. Nik hiru aipatu nahi nituzke:
1. Zure publikoa ez identifikatzea, adibidez: helduentzako bideratuta dagoen kanpaina batean umeentzako euskarriak sortzea. Imajinatzen duzue alkoholdun edari bat globoak banatzen?
2. Zure joko eremura ez egokitzea, adibidez: hizkuntza kontuan ez hartzea. Tamalez, ohituak gaude Euskal Herrian gaztelera hutsezko kanpainak jasotzen.
3. Ez errespetatzea: adibidez, zure iragarki bat, beste iragarki edo informazio puntu baten gainean jartzea.
A! Ahaztu aurretik, Alderdi Popularrak horiek guztiak egin ditu azken asteotan Aramaion.