"Badatoz..."

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2013ko eka. 3a, 02:00

Badator uda, badator eguraldi ona –bueno, edo agian ez–, badatoz herri eta auzoetako festak...

... badatoz kontzertuak, badatoz parrandak, badatoz aurreskuak, badatoz arin-arinak, badatoz herriko dantzariak, eta agian badoaz.

Orain sei urte ehunka pertsona ginen kiroldegian dantzan jardun ginenak eta gaur ere, ez dira gutxi astero-astero eskolako gimnasioan biltzen direnak oinak airean jartzeko. Ume, gazte eta espirituz gazte dauden 70 bat pertsona biltzen dira. Aramaioko dantza taldeak, baina, 56 urteren ondoren agur esan diezaioke bere jardunari. Ez da jendeak dantza egiterik nahi ez duelako, ikusten dugun bezala, osasuntsu baitago jende kopuruari dagokionez. Irakasle kopuruan dago arazoa. 

Orain arte Ainara Inuntziaga eta Adela Elexalde aritu izan dira lan horretan eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiet –eta herri osoaren izenean nabilela uste dut–, lan ederra egin duzue biok, zorionak! Orain, agian, ardurak banatzeko garaia da, denon ahaleginaren pean dantza taldea aurrera eramatekoa eta aurrekoek egindako lan horri erreleboa ematekoa. 

Nik, gutxienez, agurrak, banakoak, aurreskuak, arin-arinak, fandangoak txakolin-dantzak… ikusten jarraitu nahi dut gure herri eta auzoetan.

Badatoz… eta ez daitezela joan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak