"Goizero goizero"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2013ko mar. 31a, 01:00

Indiatik idazten dut, eta bertan istorio hau kontatu didate...

"Bazen behin, kulturari errotik loturiko herri bat. Margolari, poeta, artista, musikari, titiritero, eskulturagile, dantzari eta beste hainbeste pertsonaia (edo pertsonaje) zituen herria. Behin, baina, bertakoa ez zen epaile bati ez zitzaizkion bi margolariren koadroak gustatu eta ondorioz, epaiketara deitu zituen. Herriak adierazpen askatasuna eta bi margolariekiko elkartasuna aldarrikatu zuen arren, epaile jaunak berearekin jarraitu zuen…"

Istorio baten hasiera den honek antzinakoa badirudi ere, gaur egun gure herrian ematen den egoera da. Bestela galdetu Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariei. Ustez norberak bere mundua margotzeko, islatzeko, dantzatzeko, abesteko… eskubidea duen arren, bi bertsolari horiek Madrilera bisita egin behar izan zuten bertso batzuen harira. 

Egoera honek, baina, ezin du gure izaera sortzailea antzu bilakatu, ezin du herri sortzaile bat gelditu; kantatzen duen herri bat ez delako inoiz hilko. 

Sortzaile batek behin esan zuen moduan: "…ezin nauzu hain errez bihurtu numero, kantari esnatzen naiz goizero goizero!". Eta askok bezala, nik ere kantari esnatu nahiko nuke goizero goizero. 

("… ahaztu gabe guztioi muxu handi bana!")

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak