... 1982.urtean Gasteizen eta Aiaran bertso eskolak abiatu zirenetik. 1980ko hamarkadan Abel Enbeita zen Araban bertsolari bakarra eta Gasteiz eta Araban zehar bertsolaritza sustraitzeari ekin zion. Geroztik, makina bat belaunaldi, proiektu eta herri zapaldu ditu bertsoak.
Gaur egun, 11 herri ezberdinetan bertso eskolak daude, 29 talde dira guztira eta ia 200 pertsona. Hargatik, pasa den zapatuan hori guztia ospatzeko aukera izan genuen Gasteizen 11 orduz. Goizean hasi eta gaueraino, bertsoaz eta horrek sortutako laguntasunaz gozatu genuen-eta, eguna borobiltzeko gala eder bat izan genuelarik.
Galan, iragana, oraina eta etorkizuna –esperantzaz beterikoa– nahastu ziren Arabako bertsozaletasuna bizirik dagoela erakutsiz.
Hamaika mezu aireratu ziren bertan: esker ona aurrekariei, falta direnei muxu eta besarkadak, umorez jositako kontakizunak… Nik, ordea, Manex Agirreren hau dut akorduan: "…mundu guztia aspertu arte bertsolaria izango naiz!". Lagun dut Manex eta izugarri poztu nintzen hori entzutean, baina neure ere egin nuen esaldia. Sentitzen dut aspertzen ditudan horiengatik, baina ezin naiz isilik geratu.
Kantatu, batu, patu, bekatu, zirikatu, taularatu, pasatu, gozatu...