... ikasturte amaierarako gertu egotea espero duten lip duba grabatu dute asteon, elkarbizitza programaren barruan, galtzen doan agurtzeko ohitura berreskuratze aldera.
Ene! Barkatu! Kaixo, denoi, lehendabizi! Nik ere ez dut ohitura galdu nahi. Zer moduz? Errespetuaren adierazle garbiena da agurtze edo eskertzea bera ere. Horrek ez du esan nahi ingelesen moduan jokatu behar dugunik, behin eta berriz errepikatuz.
Baina, sobera nabaritzen dudanean idatziko dut berriz ere txoko honetan. Ekintza sinple honek ez dut uste esfortzu handiegirik suposatzen duenik eta ziur irribarre bat baino gehiago ateratzeko gai garela, beraz, saiatu gaitezen "Kaixo!", "Egun on!", "Mila esker" eta antzerakoak erabiltzen.
Lip dubean erabili behar duten Urtz-en abesti originala pixka bat moldatu dute ikasle eta irakasleek, hala kanta dezaten: Irribarre bat egin nahiko nuke /eskolan edozein egunez /irriparre bat egin nahiko nuke / zuk be beste bat eginez. /Maitemindurik nago eta /zu oraindik ez zara konturatu; /eta “kaixo!” bat esateko /zure denbora ere hartu. /Zu hor zabiltza hizketan /ni hemen urrun ez dakidalako ... /norbaitek erakutsiko balit!/Kaixo! Kaixo! Zelan? Ondo, ta zu?...
Kanta dezagun denok! Ondo izan eta mila esker!