"Tellamendi: 'Vaya tela!"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2012ko urt. 25a, 01:00

Asteon irakurri dut ikurrina legeztatu dela 35 urte bete direla...

... eta orduko alkate talde batek omenaldia jaso duela Etxarri Aranatzen.

Bertara joan dira bai Julian Unzueta, orduko Aramaioko alkatea eta baita Ramon Ajuria, egungo alkatea.

Omenaldi honek, baina, urtero Gabonetan, gure familian mintzagai izaten dugun gertaera bat ekarri dit gogora.

Ikurrina horiek balkoietan agertu baino aste pare bat lehenago Tellamendiko gurutzean ere agertu omen zen ikurrina bat, urte berri egunez. Tamalez, ikurrina horrek 24 ordu ere ez zituen egin bertan. Arratsaldeko hirurak aldera Guardia Zibilak lehergailu batekin gurutze eta guzti bota baitzuen. “Vaya tela!”.

Ulertzen dut omenaldia lehengoei egitea, baina beste omenaldi baten beharra ere sumatzen dut; agian isilagoa eta xumeagoa baina garrantzi berdinekoa.

Omenaldi hau, ez pentsa Tellamendiko ikurrina jarri zutenendako eskatzen dudanik, ikurrina hori eta Euskal Herriko udaletxeetako balkoietan agertu ziren ikurrinen egileendako baizik.

Ezkutuko lan bati omenaldia, gauero hari eta oihal artean zebilen emakumeari omenaldia, nire eta beste askoren amamei omenaldia.

Agian gutxi izango da baina, hau izan daiteke nire eskuetan dagoena. Beraz, hauxe nire omenaldia emakume horiendako.

Mila esker denoi eta muxu bat!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak