"Dantzatu nahi al duzu?"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2011ko uzt. 19a, 13:53

Orain bi aste Sanmartinetan geunden, jai giro betean.

Asteburu bikaina izan zen eta asko gozatu genuela uste dut. Egubakoitz, zapatu, domeka eta asteleheneko gauetan izandako dantzaldiak horren adierazgarri baino ez dira, herriko edozein tabernara zein txosnetara urreratzea besterik ez zegoen dantza giro horretaz gozatzeko.

Domeka eguerdian, aldiz, dantza giroa erabat desberdina izan zen. Ez zen ajea nabari zelako edo txistu eta danbolinak alaitzen zituelako denon belarriak, ezta dantzarien jantziak bereziak zirelako; neskak mutilak baino gehiago zirelako baizik. Uste dut badakizuela zer esan nahi dudan. Aramaion azkenaldian mutil dantzari gutxi daude, egunean zehar behintzat.

Gogoan daukat azken aldiz nik dantza egin nuenekoa eta gure taldetxoak adinean zuen aldea. Ni nintzen gazteena askogatik; gaur egun lau bat mutiko ari dira euskal dantzetan. Gauetan aldiz gutxi dira danza kuduro entzun eta lotsaturik izkinara joaten direnak.

Ez dago dudarik gaueko ordu txikitan beste gauza batzuk ere asko laguntzen dutela, baina ez litzateke polita izango iraganean izan genituen bezalako dantzari taldeak izatea? Agian, domekako dantza saioa zapatu gauetara pasa beharko genuke ea horrela mutilen bat animatzen den banako bat dantzatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak