Etapa baten amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua Loidi

Halaxe da bizitza, etapaz osatua; nirea, behintzat, bai.

Adinez aurrera, etapa batzuk atzean utzita, pertsona baten barruan hainbat pertsona ezberdin bizi diren gisan, etapa bakoitzean rol ezberdinetatik pasata. Badaude ere etapa batzuk ziklikoak direnak, nola bizitzan hala gizartean.

Pandemia batetik onik (?) irten ginen, orain inteligentzia artifizialaren garaian gaude eta maiatzean ziklo elektoral bat hasiko da. 

Maiatza, baina, urtero izaten da ziklo baten hasiera, etapa batena izaten den moduan. Amaierara orain iritsiko garen etapa batena. Zer dira, bada, herriko jaiak? Maiatzean Olabarrietan hasi eta auzo zein kale ezberdinetatik pasata, San Migel eta Errosarixo Bixamonarekin amaiera emango diogun sasoia –auzoren baten baimenarekin–.

Harro diogu Oñati bizitasun handiko herria dela. Horren atzean herritar ugari daude, hainbat ekimen eta besteok gozatzeko jaiak ere antolatzen dituztenak; musu-truk, gainera. Eskerrak eman nahi dizkizuet, zuei eta Udaletik ere ekimen horiek guztiak aurrera eramateko gutxiago ikusten diren lan horiek egiten dituzuenoi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak