Obrak plazan, jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua Loidi 2025eko urriaren 27a

Hala da, bai, aurtengo jaietan plazako obrak direla eta, kiosko eta frontoi ingurua itxita egon da.

Urtero bertan izan ohi ditugun barrakak Olaiturrin egokitutako gunera mugitu behar izan dira. Iritziak iritzi, eta bakoitzaren gustuak beste baterako utzita, zutabe honetan bertan irakurri nuen obrak jaien ondoren hasi behar ziren aipamena. Kritika bat ere bazekarren, parte hartze aurrekontuetako lan bat amaitu gabe izateagatik. Ulergarria guztiz Udaleko informazioa eskura ez duen edonorentzat.

Herrian oposizioaren ardura politikoa duenak, ordea, informazio gehiago ere badauka. Zutabea luzeegi geratuko zitzaion, agian, leku falta. Gustu handiz, nirea uzten diot: hasieran aurreikusitako proiektua Udalak lortutako Europako Next laguntzei esker handitu da: 121.000 eurotik 675.000 eurora, proiektu integral bat osatuz. Eraginkortasunaren adibidea? Tamainako laguntza jasotzeko aukera galdu dezake Oñatik, urrira arte lanen hasiera atzeratuta, epemuga 2026 urte hasiera izanik. Merezi ote?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak