Auzoetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua Loidi

Hasi dira kaleko eta landa-guneko auzoen jaiak.

Herriko jaiak alde batera utzita eta hainbat eragile edo taldek bultzatuta antolatzen diren egitarauetatik aparte, 22 auzo-jai izango ditugu.

Gizartea gero eta indibidualistago bilakatzen doalarik, pozgarria da jaien bueltan horrenbeste gazte antolatzen ikustea. Norberak eta soilik norberak inporta duen garaiotan, besteei eskaintza kulturala, gastronomikoa, ludikoa… antolatzeko ardura eta lana egiteko prest. Gaur besteentzat, bihar gozatzeko aukera izatearen poztasunaz. Herrigintzako zutabe nagusia da jendarte antolatua interes kolektiboen alde lanean aritzea.

Jaietan ereiten den haziari esker, herrian ditugun hainbat talde zein elkarte elikatzen dira. Oñati dabilen herria izateko ezinbesteko diren horiek: Aloña Mendi, Hotz, bertso eskola, Torreauzo eta Aloñako Igoera moduko lasterketak, danborrada, film laburren rallya, mendi martxa, Ganbara eta Oñati abesbatzak, Antixena gaztetxea, Artixa, Sare Feminista, Caritas, jubilatu elkarteak, Inauterien lantaldea eta leku faltagatik sartzen ez diren beste hainbat. Bejondeizuela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak