"Eguzkia itzaldu denean argitu da Gaza"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2023ko aza. 3a, 09:28

Horrela dio Zopilotes taldearen abesti bateko letrak. 2013koa da diskoa, baina gaur egun Israel Palestinan egiten ari den sarraskia ongi azalduta dago tamalez. "Genozidioa dohai, ankerkeriarako gai, guraso, seme, alaba, anai, denak ote etsai".

Hamar urte pasata, munduak hobera egin duenik ezin esan. Dirua duenak boterea dauka, eta boteredunak nahi duena egiten du, eta bitartean "Europa mutua".

Herritarrak irten gara kalera, baina Europar estatuek Israel eta AEBen menpeko jarraitzen dute, Errusiari ezarritako enbargo eta debekuen bidea sionistei ezin aplikatu antza.

Izango du zer esanik armagintza sektoreak. Gertu ditugu ekoizpen zentroak, gerra hauekin aberasten ari direnak, eta bitartean "misil eta bonba jasa". Armagintza ere ekonomia omen. Ekonomiak egunerokoan laguntzen digu, baina edozein ekonomiak ez digu balio. Ekonomia soziala indartu eta bizitzak erdigunean jarriz, ekonomia kapitalista mugatu. Urtean behin soilik izan dadin Gaba Baltza. Gainontzean, "hiltzea denbora pasa" izango da, "tiranoaren jolasa".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak