Fokua

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua Loidi 2022ko irailaren 16a

Oñatiko mendi martxaren asteburua aprobetxatuz, herriko mendi kuttuna den Aloñako gailurra erreparatzen hasiko naiz. Erabat ezberdin ikusten da herriko plazatik edo Araotzetik begiratuta. Perspektiba kontuak nonbait.

Azkenaldian, albistegietan behin eta berriz aipatzen dabiltza erregaien eta argindarraren garestitzea. Boterearen arrimuan dabiltzan komunikabideek –ia guztiak– behin eta berriz Ukrainako gerran jarri ohi dute fokua bizitzaren garestitzearen atzean dagoena arrazoitu nahian. Gutxitan, gutxiegitan ikusten da, argindarraren garestitzea edo kWh kostu eguneratua aipatu ondoren, Iberdrola izaten dabilen irabaziei buruzko datua. Erregaien igoeraren berri omen ostean ere, inoiz gutxitan irakurri, entzun edo ikusi dut Repsol izaten ari den irabazien inguruko edota beraien administrazio kontseiluetako kideek jaso dituzten mozkin banaketari buruzko argibiderik. Errusia bai, askotan aipatzen da Errusia, baina nago fokua nahita okertu digutela. 

Perspektiba kontuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak