Aberastasun globalaren banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2021ko urr. 2a, 00:00

Credit Suisse banketxeak argitaratu duen txostenean, munduko aberastasuna nola banatuta dagoen ikusi daiteke. Biztanleriaren %1ek munduko aberastasun erdiaren jabetza dauka.

Aldiz, piramidearen oinarrian, biztanleriaren %55en ondasunak ez dira %1,5eko jabetzara iristen. Jendartearen %12k aberastasunaren %85 dauka. Edonor izoztuta uzteko moduko datuak. Norbera piramidean zein mailatan egongo litzatekeen begiratu baino, banaketaren hausnarketa bat egitea hobe. Zerk ekarri gaitu egoera honetara? Indarrean dagoen sistema kapitalista ontzat ematen al dugu? Jendarte justu bat ez, baina justuago bat izatea posible dela sinesten badugu, gauzen logikari buelta bat eman behar diogu. Izan al daiteke zerga gutxiago ordaintzeko bizilekua aldatzen duen kirolari bat eredugarri?

Eta lekua aldatu ez baina iruzur fiskala baliatuz ordaindu beharrekoa saihesteko ahalegin guztiak egiten dituena? Piramidearen puntan daudenak idolatratuko dituzte batzuek, baina gizarte moduan eredua emateko exijitu beharko genieke. Pastelaren ertzaz ez dugu zertan konformatu, pastel zatiak modu proportzionatuan banatuta guztientzako adina iristen bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak