Oinarrizko zerbitzuekin zer?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2021ko api. 18a, 00:00

Taberna berean bi pertsonak kaña bana. Bati 2 euro eta besteari 4 kobratuz gero zer irudituko litzaiguke? Eskandalagarria?

Ba, oinarrizko zerbitzuekin horixe bera gertatzen da eta gutxi aztoratzen gara. Nola liteke posible, bestela, iragarkiez bonbardatzen gaituzten telekomunikazio operatzaileek zerbitzu bera emanda ere prezio erabat ezberdina kobratzea zuri eta bizilagunari? Oinarrizko zerbitzuekin, eta kasu batzuetan diru publikoz sortutako azpiegiturez jabetuta, espekulatzen ari zaizkigu.

Alta berria egiteko erraztasun guztiak emanez eta baja ematea ia ezinezko bilakatuz. Landa guneetara zerbitzua eramatea ukatzen dute konexio puntu hori errentagarria ez zaiela argudiatuta, baina, aldi berean, herri bereko Internet kontratuekin dirutza irabazten dute. Izugarrizko deskontuekin bezeroak lortu eta konturatu orduko fakturaren zenbatekoa bikoizten edo hirukoizten duten enpresa tranpatiak. Komunitatetik sortutako proiektuak indartu behar ditugu, herritarra erdigunean izango duten aukera erreal eta justuagoek aurrera egin dezaten, oinarrizko zerbitzuak multinazionaletatik aldenduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak