Txarrenari onena

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2020ko eka. 21a, 00:00

Itxialdi garaian inoiz baino hartu-eman gehiago izan ditugu herriko eragileekin.

Telekonferentzia ez da aurrez aurrekoaren berdina, jakina denez, baina komertzio, tabernari, ostalari, gastronomia elkarteetako ordezkariekin maiztasunez hitz egiteko aukera izan da. Horren denbora gutxian horrenbeste bilera egiteko gai izango ginela ez nuen esango. Irakasleak ere saiatu dira, baina konturatu gara azpiegitura teknologikoetan burujabe ez izatearen arazoa. Interneteko sarbide gabe klaseak ezin hartu hainbat ikasle. Dirutza irabazten duten oligopolioko operadoreen partetik erantzunik ez.

IZARKOM, bertakotik, kooperatiba eraldatzaileen eskutik irtenbidea hemen ere. Tokikoaren garrantzia, herri bizia, koloretsua izateko gure merkatari eta ostalarien beharraz ere ohartu gara, baserritarren produktuak eskuratzeko herrietako merkatuen ekarpenaz. Ikusi dugu bizitza duina izateko zaintzaren paperaz, zabor poltsekin babesteko mantalak egin beharrik izango ez duen osasun sistema publiko indartsu baten beharraz. Geroko proiektu estrategikoak zehazteko balio izan dezala azken hilabeteetan bizitakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak