Argindar sektorea hiru arlotan banatuta dago. Sorkuntza, garraioa (kableatu eta transformazio zentroak) eta komertzializazioa. Gutxien garraioari buruz jakingo da, seguru asko. Iraganean herriarenak ziren azpiegiturak oligopolio diren multinazionalen eskuetan daude gaur egun. Oñatikoa salbuespena da, zorionez herriaren jabetzakoa izaten jarraitzen baitu.
Bidesariaren zenbatekoa zeintzuek finkatzen dute, ordea? Ba, kostuen aitzakiapean ate birakarietatik pasata administrazio kontseiluetan amaitzen dutenek, neurri handi batean. Herritarren interesak non? Oñatik kostuak estaltzeko behar dituena baino 800.000 euro gehiago jasotzen ditu. Zorionez, Udalaren poltsara itzultzen dira. Atera kalkuluak argindar azpiegiturak pribatizatu izan duten gainontzeko herrietan urtero sortzen duen galera. Pentsa zeinen bizkar egiten duten dirua batzuek.