Herriko jaietan herritik ospa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2019ko ira. 27a, 10:23

Badatoz sanmigelak, badatoz Oñatiko jaiak. Bi asteburutan banatuta aurten.

Urtero legez, egitarau zabala, denera iritsi ezineko horietarikoa. Festa eta parrandarako batzuentzat, herritik ospa egiteko unea beste batzuentzat. Aurtengo urtean ere, ziur aski, batek baino gehiagok herritik alde egingo du. Azken urteetako joera dugu inguruko herrietako festetan ere gertatu ohi dena. Pena ematen dit, zer esango dizuet, bada!

Bakoitzak bere arrazoiak izango ditu: parranden kupoa beteta eta gibelari deskantsua eman beharra, leku lasai batera joan nahia, jaiegun batzuk aprobetxatuz kanpoko herriren bat ezagutzeko aprobetxatzea… Joera orokorra bilakatzen ari den indibidualismoak herri komunitate izaerari zatitxo bat lapurtzen dion adierazle. Zer dira, bada, jaiak? Urtero herrikideok batu eta oñatiar izatea ospatzeko elkarrekin antolatu eta elkarrekin gozatzeko tartea hartzen dugun momentua. Bi aldeetan parte hartuz, ahal den heinean, antolatzaile/laguntzaile orain eta kontzertu/jaialdi/ekitaldietan disfrutatzen ondoren. Horrela ulertzen dut nik, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak