Txillardegiren plaka Arantzazun

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2018ko ira. 21a, 07:25

Arantzazuko Milikua ostatu sarreran oroigarri plaka ipiniko diote irailaren 27an, 19:00etan.

XX. mendeko euskal intelektual eta ekintzaile handienetakoa, euskal nobelagintza modernoaren aitzindaria (Leturiaren egunkari ezkutua); Ekin eta ETAren sorreran buru-belarri ibilia; pentsalari konprometitua, politikari abertzalea, euskaltzalea… Jose Luis Alvarez Enparantzak (1929-2012), Usako goitizenez ere ezagunak, oñatiar jatorria zuen amaren aldetik. Gaztetan euskara oraindik ez zekiela, Oñatin pasatako garaian, txunditu egin zuen kaleetan barra-barra entzuten zuen hizkuntzak.

Nola diren gauzak, Txillardegi bera izango zen, gerora, orain 50 urte, 1968an, Arantzazun euskara batua gauzatu zedin xaxatze eta egituratze lan erabakigarria egin zuena.

Behin erbestetik itzulita, Milikua ostatuan maiz egiten zituen egonaldiak, atseden eta lanerako lasaitasun bila.

Berak guztioi emandakoa eskertzeko aukera aparta dugu datorren ostegunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak