Idazten ari naizen honetan, musukoaren derrigorrezko erabilera jaustear dago. Irribarrea atzematen da, ezkutuko ezpainetan. Hori dio Edurnek ikastolarako idatzi zuen kantu zatitxo baten letrak.
Musukoak gaixotasunetik babestu gaitu, birusari gure organismotik kanpo eutsi dio. Baina, era berean, irribarreak estali ditu, aurpegi erdiak estali, hitzak isildu, ezpainak lehortu; lehendik gure artean zaila zen hori, komunikazioa zikiratu, alegia. Maskara "maitatu/madarikatuaren" azpian bizi izan garen honetan zerbait ikasi badugu, praktikan jartzeko ordua da.
Orain, partekatu ditzagun gure irribarrerik onenak, irriñorik goxoenak, aurpegirik zinezkoenak, irten daitezela ahoetatik maitasun hitzik hunkigarrienak eta aldarrikapen beroenak. Topa egin, ezpain libreak busti, pertsonen arteko lokarriak, ondo hertsi.