Amets egiten dugu, bai, hor, izara zurien erreinuan lo. Ezusteko istorio eder edo ilunetan protagonista edo ikusle. Sarritan ez dugu esnatu nahi izaten; beste batzuetan, aldiz, hasperen egiten dugu esnatzean. Baina, eta begiak zabalik? Ez al duzue uste begiak irekita amestea ahaztu zaigunik? Goizero begiak zabaltzean, ezinezkoaren erreinutik zalantzen lurraldera, eta plast! Neflix, Instagram edo Tiktok bezalako festa-argi plastadek begiak eta buruak lausotzen dizkigute. Ane Lukinek dioen bezala, agian salto bat egite soilak dena aldatzen du, baina, denok batera jausi eginez gero, eztanda uhina indartsuagoa izango da, eta hortxe aurrean, laino ostean… Berriro Ane Lukin eta Salté kantuko hitzak: Nunca quise creer que una fantasía así pudiera hacerse realidad con solo saltar. Ireki begiak, amestu.