'Hard times' (garai gogorrak)

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Gesalaga 2021ko mai. 9a, 00:00

Oñatiarra naiz, bi hilabetez konfinatuta egon nintzen etxean. Gure aitona-amonei, gerra tokatu zitzaien; guri, birusaren aurkako borroka. Etxean bi hilabetez preso.

Haurrek, gure nagusiek, asko sufritu dute. Aire garbiaren premia dugu. Gaixotasun mentalak areagotu dira, nerabeek hormonak dantzan, egonezina, tristura. Osasun sistema osoa balantzan ikusi dugu. Familian heriotzak. Lanpostuak galdu dira. Hard times, garai gogorrak bistan.

Afganiarra naiz, errefuxiatu kanpaleku batean urtebetez konfinatuta nago. Gure arbasoei, zuek puztutako gerran borrokatzea tokatu zitzaien; guri, haiek hasitakoa jarraitzea. Heriotzari ihesi, familiarekin Europara. Biziko banaiz, egunero, txiza eta kaka usaina arnastu beharra dut. Inguruan ez dut inor ezagutzen. Depresioa eta antsietatea bai –13 urteko alabak "ez dut bizitzen jarraitu nahi" idatzi zuen olibondo-enbor batean–.

Harakina nintzen, negozio propioa nuen. Orain, Europaren "eskuzabaltasunari" esker "jaten, arnasten" dut. "Eskerrik asko". Orain, gu, europarrok, euren azalean jartzeko gai ote gara? "Viva", "normalidade berria".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak