Zaporeak... inspirazio iturri

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Gesalaga 2020ko aza. 20a, 00:00

06:30ean jaiki, komunetik pasadatxoa, kafeak tan-tan-tan […] sukaldean, goiz usaina, gozo, epel. Irratia piztu eta… Pandemia, hildakoak, kontagio tasa… Baina kristo honen erdian, irribarretxoa eragin dit notiziak; Cadena Ser Radio San Sebastianek urtero banatzen duen "gauzak egiteko beste modu bat" entzuleen saria Zaporeak GKE donostiarrarentzat da

Zaporeak Intxaurrondoko Elkarte Gastronomikoan sortu zen, 2015ean, pertsona errefuxiatuak Greziako irletara etengabe iristen hasi zirenean. Europaren utzikeria ikusi, eta zerbait egin behar zela pentsatu eta sinistu zuten. Zazpi kideko taldetxoak bideari ekin zion. Pandemiak ez ditu gelditu, ezta Greziako Gobernuak inposatutako muturreko neurri ankerrek ere. Nostalgiaz gogoratzen dudan Zaporeak-en sukaldeak espezia usainez eta lapikoek jariatzen duten lurrunez estaltzen ditu egunero Moria zaharretik 4 kilometrora dauden olibadiak. Edan dezagun eredugarri diren iturrietatik. Zazpi zorok sortutako ekimen bati esker, Lesbosen konfinatuta dauden 1.900 pertsona errefuxiatuk otordu duina izango dute gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak