Kandelak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Gesalaga 2020ko uzt. 5a, 00:00

Eta… plaf!! Dena ilun, bare.

30en bat urte atzera, neguan, etxeak, denbora batez argi gabe gelditzea ohikoa zen. Kandela zuri luzeen momentua iristen zen.

Gozo argiztatzen zuten sukaldeko mahai ingurua. Ez telebistarik, ez eta bestelakorik, kito etxeko erosotasunak. Aitak anaiari eta bioi bere haurtzaroko pasarteak kontatzen zizkigun, amak kanpin-gasarekin kozinatzen zuen bitartean. Iluntasunaren beldur ginen, baina magia gozo batek betetzen zuen etxea, kandelen argi eta usain gozoaren babespean. Eta hogei minutuko tartean, han kanpoan, mundua aldatuko zen fantasia eztia senti nezakeen.

Bat-batean… plas! Plastada batek itsutzen gintuen! Argi guztiak piztuta, baita telebista ere, eta labadora! Magia di-da batean galtzen zen! Kaka! Azken 3 hilabete hauetan bizi izan dugun egoera zoro honek argia joaten zeneko pasarte haiek ekarri dizkit gogora... Etxean, babesaren eta beldurraren arteko borroka eta mundua alda zitekeen fantasia eztia. Baina, antzina bezala, magia di-da batean galdu da! Kaka!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak