Birusik berriena...

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Gesalaga 2020ko mar. 15a, 00:00

Koronabirusa. Lehen begiradan, bi hitz: korona eta birusa. Eta hauxe burura… korona: errege edo erregetza –monarkikoa ez naizen aldetik, ezer onik ez–. Birusa: kontrolik gabe eratzen den gaixotasun kutsakorra. Beldurra, izua. Hau da, erregetza eta beldurra, uztarri berean; beldurraren erreinuan bizi gara, zalantza gabe.

Beldurraren eta, sarritan, izuaren menpe bizi garen sentsazioa dut. Ekonomia-krisi berri baten beldurra, minbiziaren beldurra, aldaketa klimatikoaren beldurra, elikadura osasuntsu bat ez eramatearen beldurra, desberdinari beldurra. Zerrenda luze-luzea dugu eskura.. . Honek, besteak beste, inoiz baino jendarte "libreago" batean, preso bihurtzen nau, apaingarri distiratsuek atontzen duten mendebaldeko mundu moderno honetan. Gaixotasuna hor dago, bai, eta, era berean, beldurra. Azken hau izaki orori bizirauten laguntzen dion defentsa mekanismo naturala, biologikoa, da. Baina beldur naiz gaur egungo sistemaren gidari diren gorbatadun errege alu hauek ez ote duten beldurra bera birus bihurtu, eta orain, gizon eta emakume gehienok kutsatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak