Katillu horreik Ines eta Fran artisauak eginddakuak dira, eta Greziako errefuxiatu kanpamentuetako umiak eginddako marrazkixak ebali zittuain horretarako. 1.500 katillu saldu ziran Oñatin. Marka ikaragarrixa!
Katillu horreik emundako etekiña SMH (Itsas Salbamendu Humanitarioa) eta Red SOS Refugiados gobernuz kanpoko erakundiai bialdu xate oso-osorik. Aurrerantzian, Katillu Solidarioak kanpaiñak jarraittuko dau, eta katilluak eskuragarri izango dittuzue Errekaldeko dendan, Txokolateixan, Turismo Buleguan eta Kale Barria 54an. Honenbestez, gure eskerrik zintzo eta beruenak emun gura dostegu Oñatiko herrittarrai, kanpaiña honi eskeiñi xauen babes eta pultzakada indartsuagatik, baitta enpresa desberdinetan salmenta erraztu doskuen pertsona guztixei. Horrelako erantzunak, aurrera begira, lanian jarraiketako inddarra eta gogua emuten doskue eta!
Hotz Oñatiko partaidien aldetik, milla esker Oñati, lagunketan lagunketiagatik!
----------
Xabi Gesalaga Uriarte
Hotz Oñati taldearen izenean
Oñati