Boteretsuari men egin eta ahula jipoitzen. Orain lagun bati isuna jarri diote, torturatu zuteneko testigantza bat eman zuelako Herrialde Katalanetatik etorritako lagunei. Modu harroputzean jarritako isuna. Jazarpen politikoa, nahiz eta beraien zuzendariak herriari hurbileko bihurtu nahi dituen, edota beste buruetako batek arrazoi politikoko jazarpen gabeko aro batean gaudela esan.
Hurrengo batean etxe kaleratze bat egingo dute, edo herri harresi batean neska gazte bati irain sexistak botako dizkiote.
Esklaboen jabe batek behin galdetu zuen, zer egin esklaboak altxatzen direnean? Esklaboen beste erdiei ordaindu altxatu direnak kontrolatu eta jipoitzeko, erantzun zion lagun batek. Eta gaur egun arte, askatasunaren alde borrokatu dutenak zapaltzen. Diktaduran zein demokrazian. Asmatu duzu, poliziaz ari naiz, gurean, Ertzaintza.
Atutxa zuritzeko ETBko saio batean, Lasa eta Zabalaren hilerriko gertakariak akats gisa definitzen zituen. Baina ez da akats bat, egitura kontua da. Ertzaintza jendarteko sektore konkretu batzuk zapaltzeko prestatu da, torturak erabili ditu eta oraindik jazarpena erabiltzen du. Eta batzuek ezer gutxi hausnartu dute horretaz.