Demokraziaren ajeak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Etxebarria 2015ko uzt. 1a, 10:07

Demokraziaren jai erraldoia pasa berri da eta gure jendartea aske egiten omen duen jaialdi honek utzi digun ajeak ez dirudi ezer berririk dakarkigunik.

Azken hamarkadetan hasitako bideari jarraiki aberastasunak esku gutxi batzuetan pilatzen jarraituko du, jende gero eta gehiago miseriara kondenatzen den bitartean. Askatasuna ere hezituta dago, polizia, kamera eta kontrolak edonon.

Gainera, hau bezalako zutabeak idazten ditugun sasijakintsuak mundua aldatzeko hauteskundeetara aurkeztu eta legeak aldatzea dagokigula iradokitzen. Demokrazian denok aukera berdinak ditugula eta aurrez ezarrita dauden bitartekoak erabiltzea dagokigula, besterik ez. Abiapuntu horiek albo batera uzten dituzte botere harreman desorekatuak eta egiturazko zapalkuntzak.

Horregatik, behetik gora eragin nahi dugunok gure bide propioa eraiki beharrean gaude. Inori baimenik eskatu gabe. Larunbat gabeko babosoari ostikada ahoan ematen dion neska, etxe hutsak okupatzen dituen gaztea, errepide bazterreko gaztelerazko ikurrak ezabatzen dituen euskalduna, espetxean kartzelariaren aurka matxinatzen den presoa edota bere auzotik harrien bitartez polizia kanporatzen duten etorkinak beren bidea egiten ari dira. Ustezko demokrazia bortitz honek uzten dituen desorekak arinduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak