Italiar eta grantziar jatorriko bikoteak beraien musika eta eszenaratzearekin gure gorputz eta zentzumenetan kristoren ostia eman baziguten ere, atentzioa eman zidan beste kontu batez aritu nahi nuke.
Taldeak ohiko salmenta postua jarri zuen eta bertan zegoen kamiseta bat bereziki gustatu zitzaidan. Kamisetan Immigrants welcome, tourist go home, patriots fuck of irakur zitekeen. Lelo ederra. Krisiaren ondorioei probetxua atera nahi eta gure indarra salbu, ezer ez dugunoi, elkarren aurka jarriz, etorkinen aurkako giroa sortu nahi duten hipokriten aurrean elkartasuna.
Turismoa salbazio ekonomikoaren giltzetako bat bezala saltzen diguten garaiotan, espekulazioaren bitartez aberastasuna esku gutxi batzuetan pilatzea, herritarron gehiengoaren bizi eta lan baldintzen prekarietatea eta ama lurraren ustiapena dakarrelako, turistei begirako herri ereduei aurre egin.
Eta azkenik, datorren tokitik datorrela patriota txobinistei kaka burutik behera. Beraien aberri handiaren izenean mundu osotik gerrak besterik sortzen ez duten horiei mespretxu guztia. Guztiaren aurka ari garela diotenentzat, gure herriak bertan bizi eta lan egin nahi dugunontzat izan daitezela.