Bertan, Josu Erkorekak Oñatiko batzokira eginddako bisitaren harira egon zan tartakada zaratatsuaren inguruko komentaixo interesauak egitten dittu Iturrospek.
ETAk armak utzi eta bake eta normalizazio politikua lortzeko prozesua, Ezker Abertzalia iraganera bueltau dala, Josu Erkorekak MUndako eta Arrasateko Eskolarako lortutako milloiak... eta ez dakit zenbat zarramarra gehixaukin jentia nahastu eta gero, garrantzitsuena komentaittia ahaztu xako Iturrosperi: tartakada zaratatsuaren arrazoia.
Egun hartan egin zan protesta AHTren aurkakua zan. Eta PNVia dakunez eraikuntza horren arduradun nagusitzat, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaillia dan heiñian, ba, bere bisita aprobetxau gura izan geben AHTrik Ez! aldarrikaketako. Nahikua arrazoi dauz zentzugabeko makroproiektu horri ezezkua emuteko. Erabiliko ez dian biaduktuen eraikuntza, diru publikuaren xahuketa, lan baldintzetako irregulartasunak, argittu gabeko lan istripuak, hormigoi planta irregularrak, ez dau mugikortasun arazoa konponduko. Nortzuk erabili ahal izango daue? Zertarako? Eta abar. Gure desadostasuna aldarrikaketako nahikua arrazoi!
Beste gauza bat. Gure iritzixa emuteko asmoz bertan batu giñanok Frankoren diktaduriakin konparaittia... "¡manda huevos!". Hik dakok paparra! Baiña bueno, ia temia etara dokela, ba, gauza bat esango dostat! Diktadore eta agintari askok historiarako obra faraoniko batekin oroituak izatia gura izaten daue, eta kasu hontan AHT da zuen obra faraonikua. Zuen Valle de los caídos.
Komentau gura dotsut tartakada zaratatsua Oñatiko Mugitu AHT Gelditzeko plataformako kidiek antolatua izan zala, eta ez Ezker Abertzaliak.
Jakinarazten dotsut hemen badauela jente bat, alderdixetatik eta alderdikerixetatik kanpo, bere aldarrikapenak plazaraketako kapaza dana, bere iritzixa emunaz eta aktiboki parte hartuaz. Bale!
----------
Xabi Elorza Colinas
Oñati