Helburua eta legatua

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Berasategi 2023ko eka. 11a, 00:00

Elkarteek, erakundeek, enpresek… zergatik egiten dugu egiten duguna? Zein da gure helburu inspiratzailea?

Gizartearekiko helburu inspiratzaile asko egon daitezke: komunitatea aberastea, lana sortzea, sendatzea, heztea, kultura zabaltzea, entretenitzea… 

Zein da zuen helburu inspiratzailea? Enpresa askorentzat ez da erraza galdera horri erantzuna ematea. Protesiak ekoizten baditugu, beharbada, "pertsonei bizitza hobeago egitea" izango da erantzuna. Eta autoentzako piezak ekoizten baditugu? Beharbada, orduan errazagoa izango litzateke legatuari buruzko erantzuna ematea. "Zein da laga nahi duzuen legatua?" galdetuko bagenie hainbat enpresa-sortzaile eta ekintzaileri, erantzuna hauxe izango litzateke: enpresa etorkizunean mantentzea.

Legatua, ondarea; aurreko erantzuna beste ezaugarri batzuekin aberastu daiteke: lurraldearekin konprometitutako enpresa, etikoa, erakargarria langileentzat…

Helburu inspiratzailea topatzen dugun bitartean, pentsa dezagun lasaitasunez laga nahi dugun legatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak