Gizartea babesteko eta herrialde bezala geroz eta gehiago garatzeko.
Aberastasuna ez digu inork oparituko, gure esku dago berau sortzea.
Enpresak dira gure herrialdean aberastasuna sortzen duten iturri handiena; beraz, enpresa berriak sortu behar ditugu eta daudenak sendotu ere.
Helburu hau lortzeko, enpresariak behar ditugu.
Enpresa kooperatiboetan zein sozietate anonimoetan enpresariak behar ditugu.
Beraien ondasuna eta indarra arriskuan jartzen dutenak aberastasuna sortzeko.
Zoritxarrez, beste leku batzuetan ez bezala, hemen enpresariaren irudia ez dago ondo ikusita.
Bada garaia hori aldatzeko.
Enpresari zintzoa errebindikatzeko garaia da.
Baztertzeak eta inbidiak alde batera uztea beharrezkoa da eta ulertu beharra dago gehien arriskatzen duenak gehiago jasotzeko eskubidea duela.