Eskerrik asko eta zorionak, Arrasateko udalbatza!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Bengoa 2017ko ira. 15a, 00:00

Udalbatzak aurrekontu berrietan planteaturiko ekimen ezberdinen artean, AZEri poz berezia eman dio ikusteak Aprendizen Eskolaren eraikina kultur eta musika-interpretazio gune bezala berreskuratzeko ahalegina.

Horren aurrean, AZE poztu egiten da eta erabaki horregatik Udala zoriontzen du. Erabakiak dakar eraikin berezia berreskuratzea eta balioan jartzea; hain zuzen, gure ondare historikoaren eraikin bat, mehatxaturik zegoena, erortzear eta desagertzear zegoena, higiezinen nahiengatik. 

Lerro hauen bitartez, eskertu egin nahi diogu Arrasateko Udalari gure proposamena kontuan hartu izana, Aprendizen Eskolaren eraikina birgaitzeko eta kontsolidatzeko proposamena. Bere alde hainbatetan borrokatu dugu azken urteetan. Espero dugu eta desio dugu jarrera hau lehenestea etorkizunean garatzekoak diren proiektu urbanistikoetan, gure aurrekoen ondarea babesteko.

----------

Xabier Bengoa

Arrasate Zientzia Elkartea

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak