Ozenki oihukatu zen, beste behin ere, giza eskubideen etengabeko urraketaz ari garela; elkarbizitzan hausturak eragiten dituzten bidegabeko egoerak ezin direla gehiago luzatu; garaia dela bestearekiko eta pertsonen eskubideekiko aitortzan eta errespetuan oinarrituta elkarrekin elkarbizitza demokratikoa eta normalizatua eraikitzeko; biktima guztien minak begirunea eta aitortza behar dituela; azken finean, konponbidean, bakean eta elkarbizitzan oinarritutako prozesua ez dela oraindik bukatu.
Horregatik guztiagatik, presoen eskubideak eskatzen jarraituko dugu, azken presoa etxera itzuli arte; bai, presoak etxera ekarri arte. Manifestazioan bertan aldarrikatu genuen moduan, hormak zeuden tokian zubiak eraikiz, korapiloak zeuden tokian horiek askatuz eta bestea onartuz, norbera izateari utzi gabe.