Premiazko kontuak!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Arregi Murgiondo 2025eko ekainaren 17a

"Hi, Xabier, noiz aldatu biok hire Goienako zutabearen gaia? Beti gai berdintsuan habil!".

Hori esan zidan orain dela gutxi nire ezagun hurbil batek, erdi brometan edo. Aitortu behar dut hasieran poztu egin ninduela jakiteak norbaitek irakurtzen dituela zutabeok, baina, jarraian, sentitu nuen ironiaz beteriko iradokizun sotil hark barrenak modu ezerosoan mugiarazi zizkidala.

Jakina, ingurura begiratu besterik ez dago konturatzeko zenbat gai ditugun elkarrekin hausnartzeko. Arlo kulturalean, sozialean, politikoan, ekonomikoan edo ingurumenean, gai askok hausnarketa partekatu eta jarraitua eskatzen dute gure identitatea eraiki eta herri gisa garatzeko. Duda barik. Hala ere, ezinezkoa da eraikuntza prozesu kolektibo hori gauzatu, sendatu gabeko eta egunerokoan min ematen diguten zauri larriak sufritzen baititugu. Baldintza horietan, ezin da hausnarketa lasairik egin. Behin eta berriz, mimo handiz, landu eta sendatu egin behar dira zauriok. Ezin ditugu ahaztu. Premiazko kontuak dira eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak