Ikuspegi horrek ate asko ireki diezazkioke, arlo judizialean, euskal gizarteak eskatzen duen bake- eta bizikidetza-prozesuari, Sare plataformatik irmoki bultzatzen dugunari.
Egileek diotenez, prozesu horretan "biderik azkarrena eta eraginkorrena legeak interpretatzea da, askatasuna babesteko printzipio konstituzionalaren eta zuzenbidea aplikazio-denboraren errealitate sozialera doitzeko printzipio juridiko orokorraren arabera". Izan ere, 1978-2014ko aldian, abusuzko zuzenketa ugari egin dira hainbat legetan, baita salbuespenezko organoak sortu ere, segurtasunaren, antiterrorismoaren edo zigor-ikuspegi nagusiaren argudio gisa. Hala, Auzitegi Nazionala edo Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentrala salbuespenezko organo gisa sortu dira; euskal presoak sakabanatzea eta urruntzea ahalbidetu duten arauak eta legeak aldatu eta garatu dira; ezarritako kondenak espetxean eta osorik betetzea ahalbidetu dutenak; baita atzerrian ezarritako kondenak zenbatzea saihestera bideratu direnak ere. Oraindik indarrean dagoen 07/2003 Legea azpimarra daiteke, bizi guztirako kartzela-zigor estalia dakarrena eta oraindik indarrean dagoena.
Gizarte zibiletik ere ikuspegi judizial humanistagoa, aurrerakoiagoa, aldarrikatu eta bultzatu behar dugu, giza eskubideen defentsan, zuzenbidearen erreparaziorako zereginean oinarritua eta egungo gizarte-errealitatera egokitutako ikuspegia. Pertsona guztien giza eskubideak bermatzea eta salbuespenaren amaiera eskatzen duen errealitatea dugulako, gatazkari irtenbidea eman eta bizikidetzari ateak ireki nahi diolako.