Presoek bete duten zigorraren denbora kontuan hartuta, baita beste lege-baldintzak ere, 100 baino gehiago egon beharko lirateke erdi askatasuneko erregimenean edo baldintzapeko askatasunean.
Aitzitik, fiskaltzak hirugarren gradura pasatzeko proposamenen kontrako errekurtsoak aurkezten jarraitzen du, eta horrek presoen gizarteratze prozesuak eragozten ditu. Urruti dago, beraz, izan beharreko espetxeetako normalizazioa. Hiru urte igaro dira jada Euskal Administrazioak espetxe eskumena jaso zuenetik, eta ez da aukerarik eman preso kopuru esanguratsu bat hirugarren gradura pasatzeko. Ezin da zuzenbidea erabili eragozteko espetxean dauden pertsonen egoera aldaketa.
Gotortze judizial horrek eskubideak urratzen ditu eta ez du batere laguntzen inoren mina arintzen.
Aitzitik, ez dago biktimentzako benetako ordainik zuzenbidean ez bada.