Sarek 10 urte

Hamar urteko ibilbidea beteko du Sarek aurten.

Giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioarekin sortu zen Sare. Hamarkada luze horretan, euskal preso, iheslari eta deportatu guztiek euren giza eskubideen jabe izateko egin dugu lan, sentsibilitate ezberdinetako norbanakoek elkarren ondoan eta gizartearen eremu edo esparru ezberdinetan jardunez.

Norabide horretan era ezberdinetako dinamikak bultzatu dira Saretik, urtez urte, bakoitza bere lelo eta egitasmo zehatzekin. 2015ean eman genion hasiera, Orain presoak! mezu argiarekin. Ondoren etorri dira, besteak beste, Mugi daitezen harriak!, Salatzen dut!, Prest gaude! eta Etxerako bidean! dinamikak. Aurten, berriz, Konponbiderako giltzak!kanpaina abiatu da.

Halabeharrez, badugu oraindik bidea egiteko. Hala ere, orain arteko bokazio eta indar berdintsuarekin jarraitzen dugula esan dezakegu, elkarbizitzarako eredua eraiki nahian, konponbidea ahalbidetu beharko luketen gatazkaren ondorioen gainean adostasunak biltzen. Bide horretan behar zaitugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak