Euskal emakume presoen egoera muturrekoa da, salbuespeneko legediaren pean, norbere herritik urrun, sarri bakartuta, eta zigor penalaz gain, zigor pertsonala eta soziala jasoaz. Izan ere, familiarekiko eta, batez ere, beraien seme-alabekiko banaketak zaintzaren etena ekartzeaz gain, gizarteak emakumeari sozialki esleitutako ohiko rola apurtzeagatik eransten zaion zama ere gehitu behar.
Ezin dugu beste alde batera begiratu. Jarrai dezagun, tinko, beraien eta, oro har, euskal presoen eskubideen aldeko lanean!