Sakabanaketa eta urruntze politika gainditzen hasia dugun une honetan, Etxerako bidean estrategiari bultzada eman nahi zaio. Bizikidetzaren, konponbidearen eta bakearen alde egindako lanari jarraipena emanez, euskal presoen eta iheslarien eskubideen urraketa amaitu eta etxera itzultzeko bidea jorratu nahi da. Zigor eta ordaintze hutsean oinarritutako ikuspegitik, gizatasunean, erreparazioan eta bizikidetzan ardaztuko den bidea eraikiz, bereziki: salbuespeneko araudiaz epaitu eta zigortu dituztelako euskal presoak, bai Frantzian zein Espainiako Estatuan, heren batek baino gehiagok ezarritako kondenaren hiru laurdenak beteta dituztelako eta gaixotasun larriak dituztenak eta 70 urtetik gorakoak ere espetxean mantentzen dituztelako, oraindik ere.
Bizikidetzan oinarrituz, elkar ulertzeko zubiak eraiki eta etengabeko elkarrizketaren bidea jorra dezagun.
Orain delako unea, jar gaitezen eta jar ditzagun etxerako bidean.