Sinadura bilketa abiarazi dugu Kutxabankek berraztertu dezan Elgetako bulegoa ixteko erabakia

Herriko komertzioetan sinatu dezakezue.

Kutxabankeko bezeroarentzako arreta-arduradunari:
 
Jaun/Andrea,
Ohar honek balio dezala gertatzear dagoenaz jabetzeko.  Udalerrian dagoen
banketxe bakarra ixtear zarete. 60 urteko historia du bulego horrek eta udalerri
osoari eragiten dio. Bereziki erretiratuen kolektiboari eragiten dio, biztanleen
%35-40 inguru. Horrekin batera teknologia berrien erabileran zein
mugikortasunean gabezia handiak dituen kolektiboa da.
 
Ikusten ari naiz kolektibo honek zer nolako kezkarekin, urduritasunarekin eta
desadostasunarekin ari den bizitzen itxiera prozesu hau. Askok protesta-ekintzak
eskatzen dituzte edota aztertzen ari dira aurreztutakoa beste erakunde batzuetara
bideratzeko aukera.
 
Hel gaitezen elkar aditzera. Lan arloan, noski. Jakinekoa da Elgetako bulegoa,
Kutxabanken 37. zenbakiduna, guztiz kaudimenduna dela. Egunero sortzen dira
ilarak artatuak izan nahi duten bezeroekin, eta herri osoa da erabiltzaile. Onar
daiteke doikuntza premia bat egotea langile kopuruari dagokionean, baina inoiz ez
behartutako itxiera bat.
 
Hala, erabakiaren inguruko hausnarketa berria egiteko eskatzen dugu. Erantzun
positiboa jasoko dugulakoan, zain egongo gara.

Agur t'erdi.
 
Pedro Maria Ojanguren Bilbatua
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteko presidentea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak