Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau ekintza prestatu ditugu abenduaren 10ean hasi eta 13ra bitartean.
Martitzenean emango diogu hasiera 2019ko kultura asteari. Egun horretan, Oroimenak antzerki taldeak Algo habrán hecho antzezlana eskainiko du, 17:30ean, Espaloian. Eguaztenean, berriz, kontzertua egingo dute antzokian Bergarako Alai Taldeak eta Unai Cantabrana elgetarrak, 18:00etan. Eguenerako bingo saioa dugu antolatuta, eta urtero moduan Ozkarbi elkartean egingo dugu. Eta barikuan, luntxa eta zozketa egingo ditugu. Bederatzi saski zozketatuko ditugu bazkideen artean.