Bizkai aldera egingo dugu egun osoko txangoa. Gallartako Meatzaritzaren Museoa ikusiko dugu, eta ondoren, Zugastietako Maite jatetxean bazkalduko dugu. Interesatuek domekan eman behar dute izena.
Zuzendaritza batzordeko ordezkaritza bat Ozkarbi elkartean izango da domekan, 11:00etatik 13:00etara. Irteerako prezioa 30 euro da. Urteko kuota ordaintzeko eguna ere izango da domeka. Kuota hamar euro da.